TUTORE AHOLKUAK
Familia-tutoreentzako aholkuak
Familia-tutoreentzako aholkuak
- Erabaki seme-alabarekin batera zer ordutan eta egunetan egin Bikoteka irakurtzen saioak, biek jakin dezazuen noiz elkartu behar duzuen.
- Aukeratu leku lasai, eroso, argitsu eta arreta galaraziko dizuen gauza gutxiko bat. Eseri elkarrengandik oso hurbil, elkarri ondo entzuteko. Bata bestearen ondoan (ez aurrean). Eta, ahal bada, jarri haren ezkerrean (idazten duenean ondo ikusteko).
- Oso garrantzitsua da biak gustura sentitzea. Saia zaitez saioa elkarren ondoan egoteko une atsegintzat hartzen, eta ez eginbehar bat betetzeko une bat balitz bezala. Ahalegindu disfrutatzen.
- Prestatu jarduera-orriak. Pentsatu zer zailtasun izan ditzakeen zuen seme-alabak eta nola konpon daietezkeen. Egin beti irakurketaren aurreko jarduerak eta ahalegindu zure seme-alabarengan pizten testuarekiko jakin-mina eta interesa.
- Lehendabiziko saioetan, behintzat, prestatu irakurraldia ozenki. Horrek balioko du eredu egokia eskaintzeko, irakurketa ozena egiten diozunean.
- Elkarrekin irakurtzen duzuenean, ahalegindu zaitez pixka bat aurretik joaten; pixka bat baino ez. Horrela, zuk markatuko dizkiozu abiadura eta intonazioa.
- Berak bakarrik irakurtzean, gogoratu zuk GPS teknika erabili behar duzula. Beraz, etena (Gelditu) adierazi eta denbora eman berak bakarrik aurki dezan hutsegitea. Egin gauza bera Pistekin, hau da, astia eskaini. Eta, amaieran, eman saria beti (Saritu) . Horrela animatuko duzu irakurtzen jarrai dezan.
- Baliteke zuk ez dakizkizun gauzak galdetzea. Berdin dio. Onartu ez dakizula eta bilatu bion artean erantzuna. Baliagarria izan daiteke hiztegi bat eskura izatea. Nolanahi ere, zalantzaren bat izanez gero, galdetu irakasleari edo erantzuna hurrengo saiorako utzi.
- Ulermen-jardueren ondoren, eskatu berari irakurketa adierazkorra egiteko eta, batez ere, ohartarazi gero eta hobeto irakurtzen ari dela.
- Jaso idatzita, zuen ustez, zer hobetu behar den; horrela, hori guztia batera aztertu ahal izango duzue bikotearen eta testuaren balorazioa egitean. Horretarako, testuekin batera balorazio orria bidaliko dizuegu.
Gogora ezazu irakastea ikasteko modu on bat dela eta zure seme-alabari laguntzean, zu zeu ere ikasten ari zarela