LAN SEKUENTZIA

BIKOTEKA IRAKURTZEN ETXEAN

0- Tutorearen prestakuntza. Tutoreak irakurgaiaren ozeneko irakurketa eta testuari buruzko jarduerak prestatuko ditu:

a. Ozeneko irakurketa: lan-saioan tutoreak testua egokitasunez irakurtzeko gai izan behar du (ondo ahoskatuz eta behar bezala intonatuz, beharrezko etenaldiak eginez, jartzen duena irakurriz...).

b. Jarduerak: tutoreak jardueren erantzunak aldez aurretik egin beharko ditu bere “ikaslea” lagundu ahal izateko.

________________________________________________________________________

LAN SEKUENTZIA

    1. Ikasleak, tutorearen laguntzarekin, irakurri aurretikako jarduerak egingo ditu ahoz. Tutoreak ez dizkio zuzenean erantzunak eman beharko, “pistak”baino ez dizkio emango ikasleari.
    2. Tutoreak testua ozenki irakurriko dio ikasleari eta berak isiltasunean jarraituko du testua.
    3. Irakurketa bateratua. Biek batera egingo dute irakurketa ozena, baina tutorea segundu batzuk aurretik hasiko da testua irakurtzen. Horrela tutoreak irakurketa adierazkorraren bidetik eramango du ikaslea.
    4. Ikasleak berak bakarrik ozenki irakurriko du testua. Bitartean tutoreak, behar izanez gero, klasean landutako GPS sistemarekin zuzenduko dio (gelditu, pista eman eta saritu).
    5. Ikasleak, tutorearen laguntzarekin, “ulermen jarduerak” burutuko ditu. Tutoreak ez dizkio zuzenean erantzunak eman beharko, “pistak” emango dizkio ikasleari.
    6. Ikasleak berriro ere ozenki irakurriko du testua ahalik eta hoberen.

________________________________________________________________________

Astia izanez gero, “jarduera gehigarriak” egingo dituzte.

Programaren amaieran, bikotearen bi kideek egindako lanaren autoebaluazioa burutuko dute, irakasleek aldez aurretik prestatutako txantiloi batean.